Itzulketa Politika
Hau da Txitxirioren itzulketa eta erreembolsu politika. Erosketaren gainerako baldintzak ikusteko, kontsultatu Kontratazio Baldintzak.
Baliogabetzea: bezeroak bere eskaera baliogabetu eta zenbateko osoaren itzulketa eska dezake, eskaera oraindik bidali ez bada, txitxirio@txitxirio.eus helbidera idatziz bere datuak eta eskaeraren zenbakia emanez.
Produktu akastuna edo garraioan hondatua: produktua hondatuta edo akatsekin iristen bada, bezeroak txitxirio@txitxirio.eus helbidera jakinarazi behar du 24 orduko epean jaso ostean, eskaeraren zenbakia adieraziz, gorabehera azalduz eta argazki bat erantsiz. Kasu horietan, Txitxiriok itzulketaren bidalketa gastuak bere gain hartuko ditu.
Atzera egiteko eskubidea: Azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 102. artikuluaren eta hurrengoen arabera, bezeroak kontratutik atzera egiteko eskubidea du produktua jasotzen duenetik 14 egun naturaleko epean, arrazoirik eman gabe eta lege horren 107.2 eta 108. artikuluetan aurreikusitakoak ez beste kosturik gabe.
Atzera egiteko eskubidea ez da aplikagarria izango kontsumitzailearen zehaztapenen arabera egindako edo argi eta garbi pertsonalizatutako produktuei (adibidez, bezeroak berariaz aukeratutako diseinua duten prendei), Azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 103.c) artikuluaren arabera, produktua akastuna edo hondatuta iristen ez bada.
Produktu bat itzultzeko, dagokion kasuetan:
- Aurretik Txitxiriori jakinarazi behar zaio atzera egiteko asmoa, txitxirio@txitxirio.eus helbidera idatziz.
- Produktua jatorrizko ontzian, erabili gabe, itzuli behar da helbide honetara: Kontzejupe Plaza 8, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
- Itzulketaren gastuak bezeroaren kontura izango dira, produktua akastuna izan edo Txitxirioren errorea izan ezean.
- Itzulketa gehienez ere 14 egun naturaleko epean egingo da, itzulitako produktua jasotzen denetik, erosketan erabilitako ordainketa modu berbera erabiliz.
Atzera egiteko eskabide eredua
(Kontratutik atzera egin nahi izanez gero soilik bete eta bidali behar da eredu hau)
Honi zuzenduta: Eneko Salaberria González (Txitxirio)
Kontzejupe Plaza 8, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa
Helbide elektronikoa: txitxirio@txitxirio.eus
- Honen bidez jakinarazten dut nire kontratutik atzera egiten dudala, produktu honi dagokionez:
- Eskaera eginda / jasota:
- Kontsumitzailearen izena:
- Kontsumitzailearen helbidea:
- Kontsumitzailearen sinadura (paperean aurkezten bada soilik):
- Data:
