Gure historia

Txitxirio 2018an jaio zen, haurrei zuzendutako euskarazko mezuak zituzten arropak aurkitzeko zegoen hutsune batetik.

Eneko Salaberria diseinatzaile grafiko eta sortzaileak behar hori ikusi, eta bere marka propioa sortzea erabaki zuen: euskaraz oparitu, jantzi eta gozatzeko aukera gehiago eskaintzeko.

Hortik abiatu zen Txitxirio.

Pixkanaka, marrazki eta diseinu berriak sortzen joan gara, haurrei zuzendutako hainbat jantzitan erabiltzeko: mahuka motzeko eta luzeko bodyak, kamisetak eta bestelako ehungintza-produktuak. Eta, pausoz pauso, Txitxirioren diseinuak Euskal Herriko txoko ezberdinetara iristen joan dira.

Txitxirion, zuk sortzen duzu zure konbinazioa: gustukoen duzun diseinua aukeratu, zein jantzitan nahi duzun erabaki, kolorea eta neurria hautatu… eta kitto!

Diseinu txikiak, euskaraz eta maitasunez eginak.